XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ze patata eta ze patata!

Zu zaude isilik!

Zeurea jaten nahiko lan baduzu-eta!

Oilaskoak kristoren zaporea dauka.

Telebista, hilketa basati baten inguruan ari da orain: matrimonio bat tiroz josita agertu omen da duela hiru egun Alicanteko herri batean.

Orain deskubritu berri omen dute gainera bikotearen hiltzailea 15 urteko semea izan dela.

Dirudienez, Poliziaren ikerketa bide honetatik abiatu zen ehorzketaren bideoan ikusi zutenean semeak triste agertzetik urrun, momentu batzuetan irribarre zoriontsua eta guzti erakusten zuela.

Pista horri esker, eta beti telebistaren arabera, polizia mutilaren atzetik jarri eta honek azkenean aitortu egin omen du bera izan dela ama bederatzi tiroz eta aita beste seiz hil zituena.

Hamabost urteko semeak, azalpen gisa edo, askotan jotzen zutela eta arrunt gaizki tratatzen zutela eman du aditzera.

Jantokiko jendearen isiltasun ia majikoa urratu egin da bat-batean eta mutilaren kontrako oihuak mahai gehienetatik iritsi dira, eskubiderik ez dago, auskalo noraino iritsiko garen eta tankerako komentarioen artean.

Ama sufriezina, haserre bizian, minduta, mota guztietako irainak botatzen ari da, guri begira beti, beste bazkalkideon konplizidadea lotsagabeki bilatuz.

Nik neure aldetik serio begiratu diot, ia mesprezuz, begietara, tinko.

Berriz ere beldurtu egin naiz ene buruarekin, azken garai honetan maizegi gertatzen zaidan gauza, (...)